Euskara taldearen irteera

Urtero legez aurten ere euskara taldekoek irteeratxo bat  egin dugu San Juan egunean. Zarautzera joan ginen autobusean eta handik Getariara oinez. Gu ikusitakoan arratoia zuloan sartuko zela uste genuen, baina ez. Argazkiren bat egiten ere utzi zigun.

Handik berriro Zarautzera,  eguerdiko legea egin eta bertako hondartzaren kalitatea probatu genuen.

Arratsaldean berriro Mungiarantz. Datorren urtean hobeto eta gehiago.