3 DBHko ikasleen kontzertua

Maiatzaren 19an 3. DBHko ikasle batzuek eta Alex Rutherford-ek (DBHko english teacher assistant – ingelesez mintza-praktikan laguntzeko irakaslea), kantaldi bat eskaini zieten LHko 3 eta 4. mailako  ikasleei.

Hogei minutu iraun zuen kantaldian Ander Elordui, Ainhoa Gorostiaga, Bittor Muniozguren, Asier Ortega, Carlos Eduardo Roa, Uxue Varela eta Alex-ek berak ederto abestu zuten guztion gozamenerako. Entzunaldian ingelesezko lau kanta eta euskarazko bi eskaini zizkiguten. Argaziak hemen