Ikastolako Agenda 21k Bizkaia Jasangarriaren Aldeko Gazteen I. Foroan parte hartu du.

Martxoak 26an Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan gauzatu zen ekitaldia. Ekitaldi honetan, Bizkaiko Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten 236 ikastetxeak ordezkatzen dituzten 34 ikastetxetako ikasle eta irakasleak bildu gara. Guztira, 115 ikaslek eta 46 irakaslek ingurumen arazoei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan dugu.

Ekitaldiaren bigarren atalean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen arduraduna (Maria Uribe) eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei (Ingurumen sailburuordea, Josean Galera eta  Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Begoña Garamendi) helarazi dizkiegu bertan jasotako ondorioak.

Eskolako Agenda 21 programa honen bitartez, ikasleek eta irakasleek gizarte osoan eragin zuzena daukan zerbaiti buruz hausnartzen dute. Gizartearen sektore guztien arteko elkarlana baliatuta, biztanleen benetako ongizatea lortzeko proposamena dauka.

ARGAZKIAK HEMEN

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/25403-jasangarritasunaren-aldeko-gazteen-lehen-foroa-egin-dute-bizkaian

BIZKAIA ACOGE EL PRIMER FORO DE JOVENES POR LA SOSTENIBILIDAD

 

 http://www.deia.com/2015/03/27/bizkaia/bizkaia-acoge-el-i-foro-de-juventud-por-la-sostenibilidad