Asier Uriagerekaren omenez

Asier Uriagereka nazioarte mailan gure ikasle ohirik ezagunetariko bat,  larunbat honetan Mungiak omenaldi bat egingo dio.

Artista hau Mungian, orain dela 39 urte jaio zen eta 9 urterekin hasi zen Mungiako ballet akademian dantzatzen. Urte gutxi batzu beranduago bere balleteko irakasleak Ion Beitia-ren dantzalekura eraman zuen eta momentu horretan argi izan zuen bere etorkizuna hori zela.

4 urte igaro ondoren “Prix de Laussane” irabazi zuen eta honek aukera eman zion Londreseko Royal Ballet School-en ikastera joatea, esperientzia ezinhobea berarentzat.

Uriagerekaren eritziz, penagarria da dantzariek formatzeko herrialdetik joan behar izatea. 

Oso eskertuta eta harro dago Mungiak egingo dion omenaldi honekin “Dantzatzen jarraitzeko gogoak ematen dizkit. Ardura itzela da”  Asierrek dioen moduan.

33 urterekin Mungiako artista honek Montekarloko dantzari printzipala izatea lortu zuen, bere bizitza erdia dantzatzen ibili ondoren eta Bretaina Handian, Suitzan eta Monakon egon ondoren. hemen bizi delarik. Gaur egun, Montekarloko Les Ballets-en eta “Academie de Danse Preincesse Grace” en  lan egiten du

 

Hona hemen gure ikaslea ere izandako Iñaki Espigak Asier Uriagerekari egindako elkarrizketa.  

 

Zure nabigatzaileak ez du audio etiketarik onartzen