OIHAN VEGA LARRAMENDI IKASTOLAN

Oihan Vega,  “Euskadi Gaztea” irratiko esatari ezaguna eta DJ ospetsua, ikastolara etorri zen bisitan abenduaren 15ean.

Bi orduz klase dinamiko, entretenitu eta didaktikoa eskaini zien 4.DBH-ko ikasle guztiei. Ekimen honen bidez, euskarak gaur egun komunikabide ezberdinetan duen presentziaz eta tratamenduaz hausnartzera gonbidatu zituen ikasleak. Horrez gain, irrati-saio bat nola egiten den ikasi zuten. Argazkiak ikusi