ERRIGORA 2020 - Udazkena

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka.

Azaroaren 12ra arte, hiru saski aukeran: beltza (betikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).

Beti bezala, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Baina aurten, pandemiak eragindako egoera dela eta, elkartasuna biderkatu nahi dugu.

Saskiko 5 euro gehigarriren truke Korrikaren katilua (beltzarekin), Seaskaren egutegia (berdearekin) edo D ereduaren haziak (zuriarekin) jasoko dituzu.

Aparteko diru-ekarpen hau zuzenean AEK-ri, Seaskari eta Sortzeni bideratuko zaie, Korrika, Herri Urrats eta Sortzenen jaia ez egiteak eragindako galerak arintzen laguntzeko.

Bideoa ikusi

Eskaera ON-LINE helbide honetan egin ahal izango duzu gogoko lekuan Larramendi Ikastola adieraziz. 

Dendara joan