Rita Saavedraren hitzaldia ikastolan

Azaroak 26an, 1go Batxilergoko ikasleek oso hitzaldi interesgarria izan dute.

Boliviatik etorritako eta VSF (Veterinarios Sin Fronteras Justicia Alimentaria Total) elkartearen koordinatzailea den Rita Saavedrak hitzaldi bat eman du ikastolan. Hitzaldi honetan ikasleek  gai ezberdinak ezagutzeko eta eztabaidatzeko aukera izan dute: elikadura subirotasuna, kontsumo modu ezberdinak, elikagaien jatorria, emakumearen papera ekonomian, …

Argazki gehiago hemen

Hurrengo bideoan Rita eta VSFren lana Bolivian azaltzen da:

https://www.youtube.com/watch?v=dQ2HupenlLk