Ikuspegia

Larramendi Ikastolak goitik beherako hezkuntza, kalitatezkoa, berritzailea eta eleanitza eskaintzen du, eta bertako eragileen aurreikuspenei egokitutako zerbitzu eta eskolaz kanpoko ekintzak ditu.

Ikastolak bereak dituen ezaugarriak sendotzen ditu, eta, bide horretan, bertako gizarte-eragile guztien parte-hartze zuzena nabarmentzen du. Gainera, eragileon arteko harreman arina, erraza eta egokia bermatzen du, baita euskaraz bizitzeko eta garatzeko gaitasuna ere.

Ekonomia, gizarte eta ingurumen arloei dagokienez, garapen iraunkorra lortzen du Larramendi Ikastolak, ekonomia eta finantza egoera saneatua bermatzen du eta ikastetxeak dituen mantenu eta inbertsio beharrizanekin orekan dago.