ZER NOLAKO PERTSONAK HEZI NAHI DITUGU?

Ikastolako Hezkuntza Proiektuan ezarritako ikaslearen irteera profila (ikastolan egindako ibilbidearen amaieran ikaslea lortzea espero dena) ziurtatzeko, garatzeko eta aurrera eramateko ikasgelan behar diren hobekuntza pedagogikoak aztertu, diseinatu, ezartzeko eta hobekuntza horiek denboran irauteko prozesua abiatu du ikastolak Ikastolen elkartearen aholkularitzarekin.

Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorrak, HPI egitasmoak, kalitatezko berrikuntza pedagogikoa bultzatu nahi du, irakasleon garapen profesionalerako aukera berriak sortuz eta berrikuntza eguneroko praktikarekin erlazionatuz ikaslearen irteera profilean ezarritako helburuen koherentzia mantenduz.

HPI egitasmoa, Kataluniako Escalae institutuaren proposamenean oinarrituta dago eta bertako zuzendariarekin, Federico Malpicarekin ikastolan bertan hitzaldi bat antolatu dugu.

Federico Malpica, Hezkuntza doktorea da, eta aholkularitza pedagogikoa ematen du sei herrialdetan. Hezkuntza berrikuntzako proiektu eta prozesuetan aditua da eta Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorreko sortzailea.

 

HITZALDIA:

Eguna: Azaroaren 26.

Ordua: 18:30.

Tokia: Ikastolako jantokian.