SAN BLAS OPILA

OTSAILAK 3an, Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek San Blas opila egiten dute.

" San Blas Jaia: otsailaren 3an ospatzen da San Blas erromeria tradizionala, kristau bati omenez ,  eztarriko minak sendatzen zituena. Tradizioaren arabera, San Blasek, mediku eta apezpikua, arrain baten hezurregaz  itotzeko zorian zegoen mutiko bat salbatu zuen. Bilbon, Arenal Plazan, San Blas koloretako kordelak eta
erroskilak saltzen dira. Bilbotarrek San Nikolas elizan dagoen santuaren aurrean bedeinkatu egiten dituzte kordelak.

Gero, kordel hori lepoan jartzen da  eta
bederatzigarren egunean erre egin behar da. Ondo egin  bada,
San Blasek eztarri hori urte osoan zehar zainduko du.

Informazio gehiago http://urtesasoiak.com/ helbidean