EUSKARA EGUNA

Abenduaren 3an, asteartea, Euskararen nazioarteko egunarekin bat egin genuen eta horretarako ekintza polit bat antolatu genuen. 2-18 urte bitarteko ikasle guztiekin giza mosaiko erraldoia osotu genuen "Zaindu" hitza osotuz, aurtengo "Zaindu maite duzun hori" leloari keinu bat eginez.

Horrez gain,  manifestu baten irakurketaren grabaketa egin genuen hainbat ikaslek parte hartu zutelarik.