Dendak

Sarritan laguntzen ditugu gure familikoak dendarik denda erosketak egiten, askotan zeozer aukeratzen edo eskatzen uzten digute, baina gehienetan eskutik hartuta formal egoteko dendetan eskatzen digute. Guri ere asko gustatzen zaigu guk aukeratzea zer jan nahi dugun eta gehiago diruarekin eskuan ibiltzea. Konturatzen gara gainera euro gabe ezin dela ezer erosi! Tranpa apur bat egin dugun arren, lagunak garenez, askotan merkealdietan erosi ditugu gauzak ta dendariren batek zeozer ere oparitu digu! 

Orain badakigu denda bakoitzean zer erosi eta saltzen den, dirua erabiltzen ikasi dugu, supermerkatuak baino gehiago gustatzen zaizkigu, horrela komertzio txikia bultzatzen dugulako eta dendariekin harreman zuzena dagoelako.

Oin penarekin gaude, asko jolastu eta ikasi dugu gure herriko dendetan, eta merendola baten dana jan dugu. Orain dendak batu eta beste aitzakiren bat aurkitu beharko dugu horrelako merendola osasungarri eta dibertigarria egiteko!!

 

Argazki gehiago hemen