AZOKA SOLIDARIOA LH6

2.hiruhilekoan zehar, besteen larruan jartzen ikasi dugu, askotariko arrazoiengatik hainbat pertsonak bizi dituzten egoera ahulak gureak balira bezala sentitzeko.

Hasteko, zera ikasi dugu: herrialde batek zenbat eta osasun, hezkuntza eta bestelako baliabide gehiago eduki, orduan eta hobea izan ohi da hango biztanleen ongizatea, eta luzeagoa haien bizi-itxaropena. Era berean, ikasi dugu herrialde berean ez garela guztiok berdin bizi.

Ikasi eta frogatu dugu zerbait egin dezakegula geure eta besteen bizitza hobetzeko: modu osasuntsuagoan elikatu, gelakideen eskubideak errespetatzeko konpromisoak hartu, egoera ahulean bizi direnei lagundu, jendeari beharraren kontzientzia pizten ahalegindu…

Izan ere, askotariko arrazoiengatik egoera ahulean bizi diren pertsonen beharrak asetzeko, ezinbestekoa da guztion inplikazioa. Denona da gizarte-arazo hori, eta denok izan behar dugu arazo horren konponbidearen protagonistak.

Guzti hori azoka solidario baten bidez gauzatu behar izan dugu. Batxilergokoek hasitako ekintzari heldu diogu guk ere, eta pasa den ostiralean, azokarako prestatutako hainbat material jarri dugu salmentan. Mila euro baino gehiag olortu ditugu, eta guztia Gambiara bidaliko dugu Sunu Buga Buga elkartearen bidez. 

 

Mila esker guzti hau posible egin duzuen guztioi zuon parte hartzeagatik!

 

Argazki gehiago hemen