MADALENERA JOAN GARA

Naturan denbora pasatzeak haurren ikaskuntza hobetzen duela diote ikerkuntzek, haurrak ingurune naturalarekin kontaktuan egoteak errendimendu akademikoa eta haurren garapen osasuntsua areagotu egiten duela.

"Naturarekin kontaktuak arreta gaztetu egiten du; estresa arintzen du; autodiziplina handitzen du; jarduera fisikoa handitzen du, eta automotibazioa, gozamena eta ikasleen konpromisoa sustatzen ditu" dio MING KUOk, ikerketaren autore nagusia eta Illinoisko Unibertsitateko irakaslea. 

"Zerbaitek ikasle bat adi egotea eragiten badu, estres gutxiagorekin eta interesatuago egoteak eragin handia izan dezake ikaskuntzan", azaldu du Michael Barnes ikertzaileak.

 

Ikastolan naturak ikasleengan duen onuraz jabetzen gara, eta,  ez dugu zalantzarik izaten behar diren ihesaldiak egin eta gure ingurune zoragarriaz gozatzeko. Horren adibide, pasa den ostiralean izan genuen eguraldia aprobetxatuz, LH5.mailakoek Madalenera egin genuen osteratxoa. 

 

Argazkiak hemen

 

Artíkulua hemen