YOGA IKASTOLAN

Larramendin aspaldi ohartu ginen  Yogak gure umeengan izan ahal zituen onurez. Hori dela eta, eskolaz kanpoko ekintzen artean eskaini zen. Orain, LHko ume guztien eskura jarri dugu jolasorduetako saioetan, eta dagoeneko LHko ikasle guztiak izan dute yoga praktikatzeko aukera.     

Zein onura ematen digu yogak? 

 

  1. Malgutasuna, koordinazioa eta oreka areagotzen ditu

Umeak oso malguak izan ohi dira, baina garrantzitsua da ariketa desberdinak egitea, nagusiak egiten direnean malgutasun hori mantendu dezaten. Kasu horretan yoga praktikatzea ekintza ezin hobea da, bereziki adin goiztiarretan. Gainera aktibitate honek, koordinazioa eta oreka sustatzen ditu, eta ritmoaren jarraipena eta giharren indarra areagotu.

  1. Harmonia eragiten du

Yogak, gainontzeko kirolekin daukan desberdintasuna da, umeak era ez lehiakor batean harremanak egiteko espazio bat usten duela. Etxeko txikiek, lan taldean ikasi eta beraien kideak errespetatu dezakete, beraien artean lehian sartu gabe. Gainera ariketa hauek, barne harmonia sustatu eta etorkizun orekatu bat izateko oinarri bat sortzen du.

  1. Energia bideratzen du

Guraso askok pentsatzen dute, beraien umea urduria edo hiperaktiboa izateagatik ezin izango duela yoga praktikatu. Ez da egia.  Haurrentzako yoga, energía gehiegikeria bideratzen lagunduko die, erlaxatu eta kontzentrazioa sustatzen du.

  1. Ohitura osasungarriak pizten ditu.

Yoga sekulako ariketa bat da, txikitatik praktikatzen bada, umeak bizitza estilo aktiboago bat eramatera irakasten die eta gizentasunetik eta gehiegizko pisutik aldenduta mantentzen die. Gainera, beraien adimena lasaitzera laguntzen die horrez gain, yogak ahorakin emozinaleko arozoak ekiditzen laguntzen du.

  1. Autoestimua hobetzen du.

Yoga ez da onuragarria arlo fisikoan bakarrik, arlo mentalean ere. Besteak beste, praktika bikaina da ume lotsatientzat, laguntzen baitie gainontzekoekin erlazionatzeko beldurra kentzen. Ariketa hauek, beraiek daukaten ahalmenetan konfiantza hartzen du eta beraien autoestimua sustatzen du.

  1. Autokontrola suspertzen du.

Yoga ariketak oso eraginkorrak izaten dira, beraien autokontrola suspertzeko eta umeak bere estrategia kudeatu ahal izatea bere emozioak kontrolatzeko. Horrez gain, frustrazioari eta irari aurre egitera lagunduko die, era honetan jasankorra izatera irakatsi eta emozio negatiboak kanalizatzera lagunduko die.

  1. Autoezagutza sustatzen du.

Yogak ahalmen handia dauka, gorputzaren ezagutzan eta adimen egoera garatzen. Ariketa hauek umeei, gehiago erakusten die emozioak eta pentsaerak kudeatzen eta aldi berean,  muga fisikoak gainditu daitezkela era irakasten du. Izan ere, yoga ariketa paregabea da arazo motorrak dituzten haurrentzat.

 

Argazkiak hemen.