3 URTEKO PABILIOI ERABERRITUA

Larramendi Ikastola gogotsu ari da, pausoz pauso eta ilusioz, bere eraldaketa prozesuan. Haur hezkuntzari dagokionez, urte luzea darama taldeak, buru-belarri pedagogia berrietan formakuntza jasotzen, beste zentro batzuk bisitatzen, hauek aztertzen eta gure errealitatera egokitzen. Gabonetako etenaldia aprobetxatuz, 3 urteko pabiloian konponketa batzuk egin dira eta pedagogia berrietara egokitu da. Oraindik bidea egiteko dago baina aste honetatik aurrera horko ikasleek espazio eta txoko ezberdinez gozatzeko aukera izango dute. Aplikatzen ari diren metodologia berriak Ikaslearen ikasketa erritmora egokitzea dute helburu, lan txokotan antolaturik, gelak irekiz, adin ezberdinak nahastuz, familien parte-hartze handiagotuz, … Guzti hau, Ikastolen Elkartearen 0-6 urteko markoaren barruan kokatzen da eta bertoko adituen laguntzarekin egiten ari da. 

Erdu ikustera!