HITZALDIA: XXI. MENDEKO HEZKUNTZA ESPAZIOAK

Ez galdu Aitor Axpe entzuteko aukera ostegun honetan, hilaren 17an, 18:00etan Mungiako Torrebillela jauregian emango duen hitzaldian.

Axpe arkitektoa eta irakaslea da, eta hezkuntzaren eta arkitekturaren loturaz arituko da, "XXI. mendeko hezkuntza espazioak" lelopean. 

Gure eguneroko espazioak ikaslearen garapenean duen garrantzia kontutan hartuta, historian zehar eta gaur egunera arte hezkuntza espazioak eduki duen bilakaera azalduko du. Ondoren, oraingo metodologia berriek, ikaslea bere ikasketen protagonista izateko helburuarekin, nolako espazio arkitektonikoak eskatzen dituzten plazaratuko da. 

 

Axpek, Oskol Arkitektura Tailerraren bidez, hezkuntza espazioen eraldaketaren inguruko hausnarketa eta lanketa proiektuak eramaten ditu aurrera. Proiektu horien garapen eta diseinuan zentro bakoitzeko komunitateak parte har dezakete. Hezkuntza espazioak diseinatzeaz gain, gaiaren inguruko tailerrak, formazioak eta hitzaldiak ere eskaintzen ditu.