GABONAK IKASTOLAN

Bisitak Mari Domingi eta Galtzagorri eta Maritxu Tailetako bere lagunen bisitarekin hasi ziren. Hauek ez ziren Olentzerorentzako idaztita genituen gutunak berari eramateaz ahaztu. Ostiralean, Mari Domingi berriz etorri zen, baina oraingo honetan Olentzeroren ondoan etorri zen. Zenbat emozio! Oraindik ez zen Gabon gaua, baina Olentzerok eta Mari Domingik opari batzuk ekarri zizkiguten gelan izateko.... baita gusanito batzuk ere!!! Eskerrik asko!!!!

 

Batxilergoko ikasleek ekitaldi hunkigarri bat eskeini ziguten euren agurra ospatzeko, non abestu, dantzatu, diplomak batu zituzten... anpuluren bat edo beste ikusteko aukera ere egon zen. Hirugarren mailako ikasleek urtero prestatzen duten ingeleseko antzerkia antzeztu zuten; bosgarren mailakoek hiruhilekoan ikasitakoaren laburpen modura aitona-amonei eskeinitako emanaldi bat eman zuten; eta batzuek, Haur Eskolan ere izan ziren gabon kanta polit batzuk umeei abesten.

 

Ekintzaz eta bisitaz beteriko astea izan da, baina batez ere, sentimentu eta emozioz beterikoa. 

Ikusi bideo bat hemen