HH3. GURE BIZIPENAK LEHEN HIRUHILEKOAN

Bukatu zen uda eta iritsi zen iraila. 3 urtekook haur-eskola atzean utzi eta beste eraikin batera joan ginen. Zenbat aldaketa! Hasieran batzuri asko kostatu zitzaigun, baina primeran moldatu gara; izan ere, andereñoak asko lagundu digute. Pilla bat ikasten dugu, beti lasaitasunez eta ondo pasatuz. Oso gustura gaude eurekin.

Oraingo hiruhileko honetan gure ikastola, familia-etxea eta udazkena landu ditugu. Ekintza interesgarriak proposatu dizkigute gure irakasleek, eta hoien bitartez hainbat gauza berri ikasi izan ditugu, eta bagenekizkien beste hainbat gogoratu.

Oso ondo pasatu dugu eta zuokin partekatu nahi dugu egin dugun bideo laburpen hau, hiruhileko honetako hainbat bizipen eta momentu gogora ekartzeko. 

Orain oporrak datoz, Olentzero etorriko zaigu bisitan, familiarekin denbora pasatuko dugu eta deskantsua hartuko dugu datorren hiruhilekoan beste hainbat gauza ikasteko! Urtarrilerarte guztioi!