HH4. ZUHAITZAK MILA KOLORE!

HH 4 urteko ikasleak "Zuhaitzak mila kolore" proiektuan murgilduta ibili gara. Proiektu aberasgarria izan da; asko ikasteaz gain, asko disfrutatu dugu: ikastolako zuhaitzak ikustera irten ginen, eta hostoekin jolasten ibili ginen; bizitako momentuak irudikatu genituen, gure argazki propioa sortzeko; udazkeneko txokoak prestatu genituen; zuhaitzetako atalak izendatu eta kartelak jarri geituen; baloreen zuhaitza ere sortu genuen.... Eta beste hainbat gauza! Ikusi nahi? Hemen duzu bideo laburpen bat. Espero dugu guk beste disfrutatzea ikustean!