EUSKARA EGUNA 2018

Iritsi da, Euskara egunarekin batera, Euskaraldiari amaiera emateko unea. 11 egunez euskararen inguruan ditugun rolak finkatu eta ohiturak aldatzeko aukera izan dugu. Eta orain dator, 12. egunarekin batera, benetako erronka: hartutako konpromezuei eustearena hain zuzen ere. Batzuentzat erronka hau zaila izan ahal den arren, merezi izango du! Euskarak merezi dauelako. 

 

Ikastolan gogotsu ospatu dugu Euskara egun berezi hau, bereziagoa izan ahal bada behintzat, urtero legez: Batxilergoko ikasle diren Marcelak eta Beñatek manifestu hunkigarri bat irakurri digute ekitaldiari hasiera emateko, jarraian 6. mailako ikasleek giroa berotu dute "Markoxen txarrixe" bertsoa abestuz. Behin erritmoa hartuta, euskal dantzetan aritu gara 2 urtekoetatik hasi, eta 18 urtekoak arte. Oso goiza polita izan da, egunak ez zuen gutxiago merezi eta! 

 

Ikusi hemen eguneko argazki batzuk. Laster gehiago ikusi ahal izango dituzue.