LAPURREKETA BASERRI-ESKOLA DBH1

Lapurreketa baserri-eskola Urkiola eta Gorbea parke naturalen erdian kokatuta dagoelarik, baserriak inguru naturalarekin harremana bultzatzen du. Testuinguru horretan, eta baserria energía alternatiboen arloko esperimentazio didaktikorako zentroa izanik, helburu nagusia norberaren natur ingurunea ezagutzea eta energiaren inguruko arazoen berri izatea da. Horretaz gain, jarduera ezberdinak egin ditzakete ikasleek ortuan, animaliekin, lehengaiekin; baita ibilbide-ekologikoak, irteerak, gau-ekitaldiak eta aisaldiko ekintzak. 

Eta guzti honetan ibili dira gure DBH 1. mailako ikasleak. 3 astez, 3 eguneko egonaldiak egin dituzte bertan. Ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dute eta esperientzia berri eta aberasgarri batez bete dute motxila pertsonala. 

 

Ikusi hemen laburpen bideo bat.