ZUMAIA LH6. LURARREN HISTORIA GEOLOGIKOA

Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek altxor berezi bat dute gordean: historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz geruzatan idatzita. Denboran bidaia zoragarria egiteko aukera eskeini die gure LH 6.mailako ikasleei, Geologia lantzen ari direla aprobetxatuz. 

Mutriku, Deba eta Zumaiaren arteko marearteko zabalgunea, "naturagune interesgarri" egin zuten. 8 kilometroko itsasertza da eta munduko interesgarrienetarikoa da bertan garatzen diren elementu biologiko eta fenomeno geologiko oparoak direla-eta.

Flysch formazioak. Geruza sekuentziak dira. Horietan "milorri" izugarri gisa, geruza gogorrak (kareharriak eta hareharriak) eta bigunak (tuparri eta haitz buztintsuak) tartekatzen dira.

Flysch-en inguruan deigarri eta miresgarriena da horiek uretan hirurehun bat metrotan barrena nola sartzen diren, saihets-hezurra balira bezala. 

 

Irteerako argazki batzuk hemen.

 

Informazioa: https://www.debabarrenaturismo.com/eu/oferta/costa-vasca/flysch?set_lang...