IV Irakasleen Topaketa: hezkuntza eta elikadura burujabetza

Larramendiko bi irakasle, Euskal Herriko delegazioaren parte moduan, pasa den asteburuan (urriaren 19tik 21era), Godellan (Valentzia) egon dira.

Irakasle hauek, VSF‐Herrien Bidezko Elikadurak eta HEGOAk “Alimentacción: Landa‐eremu bizi baten aldeko ikastetxeen sarea” programaren 'IV Irakasleen Topaketa: hezkuntza eta elikadura burujabetza' topaketetan parte hartu dute. Helburua, Alimentacción programaren baitan, elikadura burujabetzaren alde eta genero ikuspegia erabiliz lan egiten duten hezkuntza arloko esperientziak partekatzea izan da.

País Valencià, Catalunya, Balears, Andalucía eta Euskal Herriko hainbat ikastetxe batu gara, hemen klikatuz topaketen laburpena topa dezakezue. 

 

Argazkiak hemen