HH4 ZIRKULAZIO LIBREAN

Haur Hezkuntzako 4 urteko umeok ZIRKULAZIO LIBREAN gure lehen hastapenak egiten ibili gara 3.hiruhilekoan.

Hiru txoko eta gune desberdinetan zatikatu ditugu: jolas sinbolikoko txokoa, arterako txokoa eta eraikuntzen txokoa sortuz. Umeentzako zoragarria izan da, gelarik gela aurrera eta atzera ibiltzen asko gozatu dute. Noiz errepikatuko dugun desiatzen daude. Lehenengo froga besterik ez zen izan, orain badakigu nola egin eta aurrera goaz!