IDAZLEEN BISITAK

Ekainean, ikasturtean zehar irakurri izan ditugun liburuen idazleak etortzen zaizkigu bisitan. Asko baloratzen ditugun bisitak dira hauek, idazlea ezagutzeaz eta irakurritako liburua berarekin komentatu ahal izateaz gain, euren istorioak eta abenturak entzutean asko disfrutatzen dugulako, bai ikasle eta irakasleok.

Benetako plazer bat izan da Toti Martínez de Lezea 3. mailako ikasleekin "Nur eta herensugearen tenplua" liburuaren inguruan hitz egiten entzutea.

Alberto Bargos, "Dunper bat kinka larrian" liburua komentatzeaz gain, hainbat istorio kontatu zizkigun.

Pablo Zapatak, bisita bikoitza egin zuen, eta 5. mailakoekin "Los caballos del Dalai Lama" idazteko Nepalera egindako bidaietan ikasitakoaz aritu zen; eta 6. mailakoekin, "La cueva del Toloño"ren inguruko hainbat abentura kontatu zizkigun. 

 

Irrikitan gaude hurrengo liburuak noiz irtengo, irakurtzen jarraitu ahal izateko!