IKT MAILA AURRERATUA

Larramendi Ikastolak, Hezkuntza Sailaren IKT heldutasun ereduaren maila aurreratua lortu du ikasturte honetan. 

Heldutasun Teknologikoaren Ereduari jarraituz eta digitalizazioaren aldeko apustua eginez, hainbat aldaketa gauzatu ditugu irakaskuntza, administrazio, komunikazio eta beste hainbat alorretan. Egindako lan guzti horrek eraman gaitu maila aurreratua lortzera. Lan handia izan da, baina lana ez da bertan bukatu, eta hurrengo ikasturteetan, hasitako bideari jarraituko diogu. 

Lortutako aitormen hau ikastolako langileen lanari esker lortu izan dugu, beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak guztioi!