OSTEGUNA: FUTBOLIK GABEKO EGUNA

Jolastokiak hezkuntza eremuak izanik, ikasleekin egindako hausnarketa batetik ondorioztatu dugu ikasleek espazio malguagoak behar dituztela, pertsona moduan garatzeko aukerak eskaintzen dizkiena. Espazioen erabilera zabalagoa eskeintzeko asmoz, futbolik gabeko egun bat izendatzeko beharrizana ikusi dugu. Osteguna izan da aukeratutako eguna, beraz, bihartik aurrera, ostegunak "Futbolik gabeko egunak" izango dira. 

Erabaki hau hartzera eraman gaituen arrazoiak eta egindako hausnarketari buruz gehiago jakiteko prestatu dugun aurkezpena hemen ikusi dezakezue.