V. MENDI IRTEERA

Euskal Herriak duen parajerik ederrenetarikoa, Urdaibaiko biosferakoak batik bat, ikusteko aukera eman zigun ibilbidea izan da pasa den igandean, martxoaren 4an, izan genuen Larramendi ikastolako V. Mendi Irteeran. Busturia eta Bermeo lotzen dituen ibilbidea egin genuen. Ibilbide erraza bezain polita. Inguru ederrez gozatzeaz gain, historia apur bat ere ikasi genuen Katillotxu inguruan, bertan aurkitu ziren aztarna prehistorikoak ikusiz. Bertan dauden dolmenei buruzko informazio gehiago hemen

 

Gure argazkiak hemen