Skip to main content

Kilometroak 23 Orereta Ikastolaren eskutik

komunikazioa sortuta - 2022/11/16
kilometroak 23

Orereta Ikastolak hartu du Kilometroak 23 antolatzeko lekukoa

Urriaren 2an Ibarran ospatu zen Kilometroak jaiaren hasiera ekitaldian jaso zuen lekukoa Orereta Ikastolak

Navarro lehendakariak, Ibarrako herriari eta Uzturpe Ikastolari zorionak eta eskerrak emanda, Orereta Ikastolak gogoz eta ikusioz hartzen zuela esan zure bere hitzartzean. Erronka handia da. Batetik, Orereta Ikastola nondik datorren gogoratu, egun non dagoen konturatu eta etorkizunean zer izan nahi duen irudikatu nahi delako. Bestetik, jaiaren eredu berriari jarraiki, urte osoan zeharreko ekintza eta ekimenen bitartez, Ikastola eredua zer den eta zein oinarri nahiz bereizgarri dituen azpimarratu nahi delako. Eta hori guztia elkarrekin, auzolanean egin nahi da. 

Helburu nagusietako bat, komunitatea indartzea

Kilometroak 2023ren zutabe nagusiak euskara eta euskal kultura, eskertza eta komunitatea izango dira. Gipuzkoako Ikastola guztiekin eta hala nahi duten herrikide eta eragile ororekin egin nahi da bidea. Horiek horrela, hala nahi duten herritar edota eragile oro izango da ongi etorria ibilbidera, bere ekarpena egitera, oraindik bertatik hasita.