IHAUTERIAK 2018

Oraindik herri askotan ihauteriak ospatzen ari dira. Guk, ikastolan, pasa den ostiralean ospatu genituen. Urtero lez, aurton ere dantza erakustaldia prestatu dugu. Ikusteko aukerarik izan zenuen? Danatarik izan genuen: Minnieak, pailazoak, tigreak, txerritxoak eta beldurrik ematen ez zuten otsoak, mexikarrak txano eta guzti, Inka herrialde oso bat, katutxu maitagarriak, sorginak erratzekin lainoen gainetik hegaz, bendaz jantziriko momiak, zaldi gabeko cowboyak, frikiak, gangsterrak, hartzak, kirolariak, ... Eta guztiok disfrutatu ahal izan genuen aurreko asteetan egindako lan gogorrari esker. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu egun honetarako dantzak, mozorroak eta bestelakoak prestatzen lagundu diguzuen guztioi, lan bikaina egin duzue! 

 

Argazki bilduma ikusteko, sakatu hemen. Erakustaldia ikusterik ez bazenuen izan, edo berriz ikusi nahi baduzu, hemen bideo laburpen bat.