AGATE DEUNA 2018

Eguraldiak lagundu ez duen arren, Agate Deuna ospatzera irten gara.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Gaur egun, toki gehienetan gorde izan den ohitura zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea da. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.

Hona hemen guk Ikastolan kantatzen duguna. 

AINTZALDU DAIGUN

AGATE DEUNA

BIHAR DA, BA,

DEUN AGATE

ETXE HONETAN ZORION HUTSA

BETIKO EUKO AL DABE

AGATE TXIKI-TXIKI ZANEAN

IKASTOLARA JOAN ZAN

GU ERE BETI POZEZ GOIZETAN

SALTOKA GOAZ BENETAN

LIMOSNATXO BAT

ESKATZEN GATOZ

GAUR ZUEN BIHOTZETARA

ESKERRIK ASKO DANORI GOGOZ

ZUEN UMEAK EMONDA

 

Bideoa: https://youtu.be/ftHFnPJmpZ8