SARE SOZIALAK TAILERRA

Otsailaren 1ean LH4, LH5, LH6ko ikasleen guraso taldetxo bat bildu zen ikastolan sare sozialen erabilera egokiaren inguruko hitzaldia entzun eta zalantzak argitzeko. Gaur egun gizartean pil-pilean dagoen kontua da eta pantallas amigas elkartekoek argi azaldu ziguten tresna bera ekiditzea oso zaila dela, baina honen erabileran zeregin handia daukagula gure seme-alaba eta ikasleekin.