TXITXIBURDUNTZI EGUNA 2018

Txitxiburduntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik ospatzen zen aurreko igandean, ihauteriei hasiera emanez. Egun honetan jendea mendira joaten zen, sua prestatu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero txitxia, txorizoa txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen ziren.

Gaur egun, nahiz eta txerri-hilketarik ez egin, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Txitxi-burruntzi eguna kanpoan une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz.

Larramendi ikastolan gure ohitura zaharrei tinko eusten diegu, gure umeek ohitura hauek propiotzat hartuz, baloratzea eta disfrutatzea nahi dugulako.

 

Argazkiekin egindako bideoa ikusteko hemen.