SASKIBALOI KAMPUSA 2017

Abenduaren 26tik 30era Larramendin I. Saskibaloi kampusa ospatzen ari da. Aurton 5 eta 17 urte bitarteko 56 neska-mutil ari dira bertan.

 

Programatutako jardueren artean 10 urtetik gorakoentzako banakako eta taldeko teknika entrenamentuak ditugu, eta iniziazio jolas eta ariketak txikiagoentzako. 27 eta 28an, ACBko entrenatzale ohi bi izango ditugu gurekin entrenamentuekin laguntzeko. Gainera, asteazkenean eta ostegunean txikienek Mungiako polikiroldegiko igerilekura joateko aukera izango dute.

Astean zehar, txikienekin landuko ditugunak iniziazio ariketak eta oinarrizko teknikak izango dira, besteak beste, tiroak eta sarrerak. Nagusiagoekin eskakizunak handiagotzen joango dira gero eta zorrotzagoak izango diren jaurtiketa eta banakako teknikako ariketekin.

Baina batez ere aste osoan izango duguna dibertsioa eta taldeko lana izango dira.

Berria egunerotzen joango gara argazki berriak gehituz.

Lehen eguneko argazkiak.

Bigarren eguna.

Kadete etan gaztetxoek 1x1, 3x3 eta 5x5ko arkkieta ezberdinak landu dituzte, banakako teknikako ariketekin batera. 10-12 urte bitartekoek, entrenamentu espezifikoak izan dituzte ACBko entrenatzailea izandako Carmelo Echevarríarekin. Txikienek taldeko teknika eta bote ariketak praktikatu dituzte, eguna Mungiako polikirol0degiko igerilekuan bukatu dutelarik. Izugarri disfrutatu dute!

Hirugarren eguna.

Egun bustia izan arren, egun zoriontsua izan da.

13-17 urte bitartekoak kontraerasoko ariketak eta defentsako ariketak txandakatu dituzte, banakako teknikakoak albo batera utzi gabe.

11-13 urte bitartekoak Joxean Figueroa entranatzaile ezaguna eta ikastolako aitite denarekin aritu dira defentsa, eraso, errebote bezalako kontzeptuak lantzen. Ez dakigu zeinek disfrutatu duen gehiago, ikasleek edo berak!

Txikienek iniziazio ariketak egiten ibili dira, eta gaur saskiratze sarrerak egiten irakatsi zaie, baita banakako teknika apur bat ere.

Eta igerilekura irteera, gaur ere, arrakasta bat. Txikienek izugarri ondo igaro dute goiza bertan.

Laugarren eta azken eguneko bideoa.

Txikienek sarrerak eta mugimenduzko pase ezberdinak landu dituzte. Taldeak egin ondoren, lehiaketa bat egin dute.

11-13 urte bitartekoek, zelaiko espazioetako egoerak landu dituzte. Geroago, banakako teknikak, kanpusari jaurtiketa libreko lehiaketa batekin bukaera eman diotelarik.

Nagusienek, taldeko trantsizioak eta jaurtiketako egoera ezberdinak landu dituzte, kanpusari euren arteko partidu batekin bukaera eman diotelarik,

 

Eta horrela eman diogu bukaera Larramendi ikastolako I. Saskibaloi kanpusari. Guztiok, txikienetik eta nagusienera, berrienetik eta eskarmentu gehienekora, gozatu dugu kanpus honetaz, partektutako momentuez, ikasitakoaz. Errepikatzeko gogoz!