GABONAK IKASTOLAN

Heldu dira Gabonak. Familia eta lagun artean ospatzeko egun pilloa dugu aurretik. Hauekin barre egiteko, abesteko eta disfrutatzeko egunak dira hauek, gu baino gutxiago dutenak ahaztu gabe. Olentzeroren bisita ere jasoko dugu, eta seguru guretzako zerbait izango duela bere sakuan. Lan asko izan du Olentzerok gaur gabarako dana prestatzen, baina hala ere ostiralean izan zuen tartetxo bat Larramendira etortzeko gure umeak bisitatu eta detailetxo bana banatzeko. Mil esker Olentzero! Gure etxean zuretzako ardo eta gazta pixka bat eta Naporentzako ur apur bat eta zanahoriren bat utziko ditugu atsedentxo bat hartu eta indarrak berreskuratzeko.

Besarkada handi bat eta jai zoriontsuak guztiontzat!

 

Ikusi bideo bat hemen eta argazki batzuk hemen.