"FAMILIA". 3 URTEKOEN PROIEKTUA

3 urteko umeek aurten familiaren proiektua landu dugu. Gauza pilo bat egin ditugu, esaterako, horma irudi polit bat egin dugu 3 gelen artean. "Nire familia polita da, zure familia polita da, maite zaituztegu!" leloarekin. Tenperarekin, denon artean hizkiak margotu ditugu. Bakoitzak familiaren argazkia ekarri dugu, horma irudian ipintzeko guztiok ezagutu ditzagun.

 

Zenbat jolastu dugun gure etxetxoekin!!!

 

Ikusi hemen.