OLENTZEROREN LAGUNTZAILEEN BISITA

Urtero legez, 4-5 urteko umeen pabeloia apaindu dugu, arratsaldean etorriko zaizkigun olentzeroren laguntzaileei ongi etorria emateko.
 

Horretarako bakoitzak egunkari zati bat hartu, bolatxoak sortu eta Olentzero eta Mari Domingiren gorputza eratu dugu. Oso ondo pasatu dugu bolatxuak egiten! Ikusi ikusi hemen!

 

Orain urduri gaude laster badatozelako Olentzeroren laguntzaileak gu agurtu eta gutunak ekartzera. Lehenengo 3 urtekoengana etorri dira bisitan eta gero  lau eta bost urtekoengana joan dira.

 

Ze pozik gauden, laster laster badator Olentzero!!