JAPONIA: HH4ko PROIEKTUA

Aurten, gure lehen proiektua "KONNICHIWA" izendatu dugu eta JAPONIA herrialdeari buruzko informazio piloa biltzen gabiltza.
 
Ekintza ezberdinak eta dibertigarriak antolatu ditugu. Adi honako jarduera hauei!
 
Gelako txoko bat apainduta daukagu, Japoniar erako egongela izango balitz bezala. Bertan, janari ezberdinak dastatu ditugu ZOTZEZ lagunduta. Zuk ba al dakizu zotzekin jaten? Gu arroza ezin harrapatu ibili gara, baina oso dibertigarria izan da!!
TE BERDEAREN zeremonia ere ospatu genuen. Badakigu japoniarrei asko gustatzen zaiela tea eta oso garrantzitsua dela beraientzako, gu ere saiatu ginen beraien antzera egiten, baina ez zitzaigun askorik gustatu tea!
Japonian ohikoa den "KENDAMA" jokoa ezagutu era berarekin jolastu dugu.
 
Gainera, "KANJI" izeneko japoniar alfabetoa ezagutu ahal izan dugu eta hizki horiekin gure izena idatzi ere! Zein hizki arraroak japoniarrak!
 
Zer nolako abentura izugarria bizi izan duguna!
 
Zatoz zein ongi ibili garen ikustera!