VI. BEHAKETA ASTRONOMIKOA

Agenda 21 proiektuaren gidaritzapean eta Bizkaiko Astronomia elkarteko kideen lagutzaz, pasa den osteguna, Urriak 26an, 6.behaketa astronomiko arrakastatsua egiteko aukera izan genuen Larramendi ikastolako ikasle, familia eta irakasleok.
 
Batik bat ekintza 5.mailako ikasleei bideratuta zegoen, espazioa lantzen ari bait dira une honetan, baina gainontzeko ikasle guztiak ere gonbidatuak izan ziren eta izan genuen zeru garbiari esker, ilargia, saturno, konstelazioak, m31 galaxia eta beste hainbat gorputz zerutar ikusteko aukera izan genuen.
 
Asko ikasteaz gain, ederto pasatu genuen alkarrekin! Hurrengoaren zai dagoeneko!
 
Ikastolaren izenean, lan hau aurrera ateratzeko lan egin duzuen guztioi eskerrik beroenak.
 
Argazkiak ikusi nahi? Klikatu hemen.