X. DEIA HEMENDIK SARIAK GAUR OLALDEN

 

Dakizuen lez, Larramendi Ikastola saritua izan da BIZKAIA SARIArekin, DEIA HEMENDIK SARIAK MUNGIALDEA-URIBE BUTROE 2017ren X. edizioan.

 

Sari banaketa Mungiako Olalde Aretoan izango da gaur, urriak 17, 20.00etan. Ekitaldia irekia da eta edonor joan daiteke.

 

Sari hau 50 urtetan zehar egindako ibilbide oso baten emaitza da, Larramendi Ikastolako familia, irakasle, langile eta ikasle bakoitzak bere erantzukizunetik egiten duen lanaren emaitza. Guztiok egunero alkarregaz egindako bidearen emaitza da. Horregatik, alkarregaz ospatu nahi dugu. Animatu eta etorri!