Skip to main content

Iluntze astronomikoa: "Eguzki sisteman barrena"

komunikazioa sortuta - 2022/09/27
iluntze astronomikoa

Urriaren 4an behaketa astronomikoko iluntze bat egiteko asmoa dugu ikastolako zelaietan. Helburu nagusia Ilargia, Jupiter, Saturno behatzea izango da, egoera aproposenean daude eta. Zeruko mekanika ere azalduko dugu, nolakoa den udagoieneko zerua, zergatik planeta batzuk ikusten diren eta beste batzuk ez, kutsadura luminikoaren eragin kaltegarria...

Betiko lez, Bizkaiko Astronomia Elkarteko kideen laguntza izango dugu. Erreferentzia eguna urriak 4 asteartea izango da, beti eguraldiaren arabera. 

Astronomiari buruz jakin-mina baduzu, ez eduki zalantzarik eta etorri zaitez Larramendi Ikastolara! Material astronomikoa badaukazu, ekarri ahal duzu..

Oharrak:

  • Deialdia irekia da, LH3 eta 5.mailakoek lehentasuna dutelarik
  • Ahal dela esku-argi gorri bat ekarri.
  • Kontutan hartu fresko egingo duela.
  • Guraso edo nagusi batekin etorri behar da.
  • Mesedez, atletismoko zelaiko aparkalekuan aparkatu

Eguna eta ordua: urriak 4, asteartea, 20:00etan.