KURTSOARI AGUR ESATEN

Heldu da agur esateko momentua, bueno, agur ez, gero arte besterik ez, irailean berriz ikusiko dugulako alkar. Kurtsoari merezi zuen bukaera borobila eman diogu aurton: Ibilaldi jai ahaztezinaren ondoren (bideoa hemen), Ikastolako jai zoragarria bizi izan genuen, eta hori gutxi balitz, aurtengo Mungiako jaietako pregoia gure ikasle diren Anek eta Anderrek eman dute, zoragarri ondo ein dute gainera. Zuotaz harro gaude! Eta oraindik Sukalkia geratzen zaigu!
 
Txupinazoan egoterik izan ez baduzu, edo berriz bizi nahi baduzu, hemen duzu prestatu dugun bideotxo bat. Anderrek eta Anek hain ongi emandako pregoia berriz ikusteko aukera hemen. Ohore handia izan da guretzat pregoia eman ahal izatea, eta Mungiari eskertu nahi diogu aukera.

 

Ikastolako jaiko argazkiak hementxe bertan. Eguna Dangi espaziora bidaliz hasi genuen, urtean zehar egindako eskulanak erakutsi genizkien gurasoei, erakustaldiak ikusi eta bazkal ondoren parranda itzela egin genuen. Bero egin zuen, baina aurkitu genuen freskatzeko modua... Ikusi ikusi!

...