INTERFORO ETA UDAL FOROA 2017

Pasa den ostiralean, maiatzak 12an eta urtero legez,  Agenda 21ko batzordeko kide batzuk Mungiako udaletxera joan ginen.

Hasieran, beste ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera, taldeka antolaturik,  ikastetxe ezberdinetako familien kontsumo ohituren diagnostikoaren emaitzak arakatu eta ondorioak aztertu zituzten ikasleek, Mungiako udalari egin beharreko eskariak adostu zituzten eta baita hartutako konpromisoak idatziz jarri.

Hamaiketakoa jan ondoren, udaleko ordezkariek azaldu ziguten kontsumo mailan Mungian egindakoa. Amaitzeko ikastetxe bakoitzak urtean zehar egindako ekintza batzuk aurkeztu zuen eta gure eskaera eta konpromisoak entregatu genituen.

 

Egun horretako argazkiak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen. Ikastolako aurkezpena ikusteko, berriz, hemen.