DBH 1-Dko ikasleak Arrasaten

Joan zen astean, urriaren 19tik 21era Udalako Ingurumen Eskolan izan ginen. Inguru paregabea ezagutzetik gain, hainbat ekintza burutu genituen. Orientazioa, artadiaren fauna eta flora, haien ezaugarri eta presentzia ezagutu genituen, Lezetxikiko kobak bisitatu genituen, naturak eskaintzen dizkigun baliabideekin margoak egin eta erabili, sua eta papera ere, orain zein iraganean mendi hauek zituzten animali batzuk ezagutu genituen, etabar luze bat. Hau dena elkarbizitzan eta elkarlanean. Pilotan eta sokasaltoan ere aritu ginen.

Hurrengo bat arte Udala