Sarien garaiak

Maiatzaren amaiera hau saritsua izan da Ikastolako ikasleen artean.

Batetik, Ainhoa Gorostiaga, 4.DBHko ikaslea Bizkaiko Idatzizko Bertso Sariketan irabazleetariko bat izan zen. Zorionak Ainhoa!

Bestetik Mungiako Erreportaje Lehiaketan Nerea Musatadik eta Jone Barruetabeñak lehenengo eta bigarren saria jaso zuten ostiralean, maiatzaren 27an, egindako saribanaketan. Zorionak biori.