Skip to main content

Iluntze astronomikoa: "Leoren agintepean"

komunikazioa sortuta - 2022/05/18
iluntze astronomikoa

Ekainaren 3an behaketa astronomikoko iluntze bat egiteko asmoa dugu ikastolako zelaietan. Ilargiaren behaketarekin hasiko gara, ilgora fasean dago eta. Zeruko mekanika ere azalduko dugu, orientazioa, udaberri/udako zeruaren ezaugarri nagusiak, konstelazio eta izarren izenak, zergatik planeta batzuk ikusten diren eta beste batzuk ez, kutsadura luminikoaren arazoa, satelite artifizialak... Teleskopioen bidez Ilargiaz gain, izar multzo desberdinak eta galaxiak ere behatuko ditugu, zerua iluntzen doan heinean. Urteko garai hau aproposa da izan multzo desberdinak bereizteko eta galaxia elkarte ikaragarriak behatzeko ere.

Betiko lez, Bizkaiko Astronomia Elkarteko kideen laguntza izango dugu. Erreferentzia eguna ekainak 3 ostirala izango da, beti eguraldiaren arabera. 

Astronomiari buruz jakin-mina baduzu, ez eduki zalantzarik eta etorri zaitez Larramendi Ikastolara! Material astronomikoa badaukazu, ekarri ahal duzu..

Oharrak:

  • Deialdia irekia da.
  • Ahal dela esku-argi gorri bat ekarri.
  • Kontutan hartu fresko egingo duela.
  • Guraso edo nagusi batekin etorri behar da.

Eguna eta ordua: ekainak 3, ostirala, 21:30tan.