AGENDA 21ko INTERFORO ETA UDALFOROA

Pasaden ostiralean, apirilak 22an eta urtero legez,  Agenda 21ko batzordeko kide batzuk Mungiako udaletxera joan ginen.

Hasieran, beste ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera Mungiako kaleetan eta dendetan sakabanatu ginen elikagai ezberdinen jatorria eta ezaugarriak aztertzeko, baita biztanleen kontsumo ohiturak. Ondoren, taldeka antolaturik, datuak elkartrukatuz eta ondorioak aztertuz, alkate eta zinegotziei egin beharreko eskariak adostu genituen eta baita gure konpromisoak idatzi.

Lan hau egin ondoren, Mungiako alkate eta  zinegotzi batzuekin batu ginen. Udaletxetik azaldu ziguten Mungian egindakoa,  iazko interforoko eskaerak kontutan izanik. Amaitzeko ikastetxe bakoitzak urtean zehar egindako ekintza batzuk aurkeztu genituen eta gure eskaera eta konpromisoak entregatu genizkion alkateari. Argazkiak hemen