Historia

LARRAMENDI IKASTOLAKO HISTORIA LABURTUA

mungia ikasleak 1979

SORRERA

  • Beste herri batzuen antzera, Mungian ere 1965 urtearen inguruan lehen batzar “klandestinoak” hasten dira Ikastola sortzeko.
  •  1967an lehen taldea sortzen da 7 ikaslerekin,  ESCUELA PARROQUIAL LARRAMENDI izenpean Elizak utzitako lokaletan. Mungiako parrokoak ematen zion babes “legala” nahiz eta guraso eta irakasleen artean antolatzen zen Ikastola.
  • 1969an hiru irakasle eta 98 ikasle ditu Ikastolak.
  •  Nahiz eta ESCUELA PARROQUIAL izen ofiziala izan Ikastola izena hasieratik erabili zen.
  • Dena zegoen egiteko: egitura, materiala, antolaketa, …  baina imajinazioa eta muga gabeko inplikazioari esker aurrera egiten da egunero. Ministerioko inspektoreek ez zuten “lana errazten”.
  • Dirua lortzeko, festibalak, Olentzero, txosnak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ziren.
  • 1976: Toki eta diru arazoak larritu egin ziren eta Ikastola bertan behera geratzeko arriskuan egon zen.
  • Askoren inplikazioari esker aurrera egitea lortzen da eta ikasgelak parrokiaren lokalez gain herriko lokaletan atondu ziren.
  • 1978an irteten da 1964an jaiotakoen 10 ikasleko lehen promozioa 8.maila osatuta.  Hauek eta 1965an jaiotakoek ezin izan zuten batxilergoa egin Ikastolan.

IKASTOLA “BERRIA”

  • Proiektua aurrera joateaz gain handitzen doa eta 1978an Mungiako Llona auzoan, txerri granja bat erosteko aukera agertu, eta Ikastola bertara eramateko prozesua hasi genuen. Granjako pabiloiak atondu egin ziren meritu handiko guraso, langile eta herritar boluntario batzuei esker eta Ikastola “ikaragarri polita” geratu zitzaigun paraje natural eta zabal batetan.
  •  1979anLARRAMENDI IKASTOLA KOOPERATIBA” sortu zen kurtso bakoitzeko (3 urte-8.maila)  talde batekin.
  • 1984an lehen promozioa irteten da Ikastola berritik batxilergoko ikasketak amaituta.
 

1993 - KONTZERTATUA-PUBLIKOA ERABAKIA

  • 1993ko Euskal Eskola Publikoaren ondorioz sare kontzertatua eta sare publikoaren arteko erabakia hartu beharrean aurkitzen gara. Tentsio handiko momentuak bizi ondoren sare kontzertatuan jarraitzeko erabakia hartzen da.

1998 – IBILALDIA

  • “Erdu geugaz” lelopean Ibilaldia Mungian ospatu zen 1998ko Maiatzaren 31an.
  • Urte osoko lanaren ondorioz, arrakasta handia izan genuen eta lortutako diruarekin eraikin berri bat altxatu zen.

GAUR EGUNGO IKASTOLA

  • Mungiako eta inguru zabaleko 1278 ikasle ditugu, hiru lerrotan antolatuta, Bizkaiko Ikastola handienetariko bat garelarik.
  • Etengabeko berrikuntza prozesuan murgilduta aurkitzen gara.