Lehen hezkuntza

Etapan zehar, ematen diren ikaskuntzen bitartez, ikasleak honako gaitasun hauek Ianduko ditu:

 

  • Norberaren gorputza ezagutzea eta beronetaz arduratzea: osasun eta ongizaterako ohiturak hartuz zenbait jokabidek osasunean eta bizi-kalitatean duten eragina baloratzea.

 

  • Ohiko jardueretan nahiz talde harremanetan autonomiaz jokatzea, iniziatibak hartzeko eta harreman afektiboak finkatzeko aukerak emanez.

 

  • Talde jardueren plangintza eta ekintzetan kolaboratzea, demokratikoki ezartzen diren arauak onartzea, norberaren interes eta helburuak besteei egokitzea, ikuspuntu desberdinak errespetatuz, eta dagozkion erantzunkizunak bere gain hartzea.

 

  • Pertsonekin harreman orekatu eta emankorrak finkatzea egoera sozial ezagunetan elkartasunezko jokabide batez, sexu, gizarte maila, sinesmen, arraza ado bestelako ezaugarri indibidual edo sozialengatik bazterkeria oro errefusatuz.

 

  • Ingurune natural eta sozialeko gertaera eta fenomenoak ulertzea eta hauen arteko erlazioak ikustea eta ahal den neurrian ingurugiroaren defentsan, zainketan eta hobekuntzan gogotsu parte hartzea.

 

  • Kultur ondarea ezagutzea eta gozatzea, bere zainketa eta hobekuntzan parte hartzea eta hizkuntz eta kultur aniztasuna errespetatzea, herri eta gizabanakoen eskubide gisa, eskubide honekiko interes eta errespetuzko jarrera landuz.

 

  • Euskarazko eta erdarazko ahozko nahiz idatzizko mezuak ulertu eta ematea, asmo eta komunikazio testuinguru desberdinetan; halaber, hizkuntza atzerritar batean, testuinguru jakin bateko ahozko eta idatzizko mezu errazak ulertu eta ematea.

 

  • Ahozko, gorputz, ikusmen, plastika, musika eta matematika espresio bideen bitartez komunikatzea, sentsibilitate estetikoa, sormena eta arte lan eta adierazpenez gozatzeko gaitasuna landuz.

 

  • Galderak eta problemak eguneroko esperientzian oinarrituz antzeman eta planteatzea, norberak duen ezagupena eta baliabide materialak nahiz besteen laguntza erabiliz, arazoak modu sortzaile eta autonomoan konponduz.

 

  • Problema errazen konponbiderako informazioa jasotzeko prozedura egokiak erabili eta kodigoen bidez adieraztea, soluzio biderako beharrezkoak diren baldintza material eta denborazkoak kontutan hartuz.

 

  • Giza bizitza eta elkarbizitza gidatzen duten oinarrizko balioez ohartzea, eta hauek oinarritzat hartuz jokatzea.